Anaitasunak puntu bat eskuratzea aski izango du Hirugarren Mailara igotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 16a, 10:30

Bergararen aurkako partida 0–1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago lider Erregionalen Ohorezko mailan. Tolosa dago bigarren sailkatuta, 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea daukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke, eta Anaitasunak galdu, bi taldeak puntu aldetik berdinduta gelditzeko liga amaieran. Hori gertatuko balitz, Tolosarentzako izango litzateke liga, taldeek jasotako eta sartutako golen arteko aldeari dagokionean, batengatik irabazten baitio Azkoitiko taldeari. Beraz, Anaitasunak aski du gelditzen diren partidetatik bat berdintzea liga irabazi eta Hirugarren Mailara igotzeko; bestela, Tolosak bakarren bat irabaziko ez balu ere, garaile segurua izango litzateke Azkoitiko taldea. «Txarrenera jota, bigarren postua lortuko dugu, baina aurtengoan aurrenengo postuan dagoena baino ez da igoko Hirugarren Mailara», jakinarazi du Javier Zubizarretak, Anaitasuna Futbol Taldeko Zuzendariak. «Nahiko seguru» dagoela dirudi. «Baina lortu arte ez naiz lasaituko», dio. «7. jardunalditik goaz lider, eta orain eutsi egin behar diogu». Ospakizunerako gogoz Datorren astean etxean jokatuko du Anaitasunak, Elgoibarko taldearen aurka. Hamabosgarren postuan dago talde hori, eta bi partidak irabazi beharra dauka mailari eusteko aukerak izateko. Argi azaldu du Zubizarretak: «Ezin da jakin larunbatean igoera ziurtatuko dugun». Baina, hala ere, ospakizuna prestatzen ari direla jakinarazi die herritarrei zuzendaritzatik. Hainbat [...]

Anaitasuna 2011-2012

Anaitasunaren denboraldi honetako taldea (Argazkia: Anaitasuna)

Bergararen aurkako partida 0–1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago lider Erregionalen Ohorezko mailan. Tolosa dago bigarren sailkatuta, 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea daukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke, eta Anaitasunak galdu, bi taldeak puntu aldetik berdinduta gelditzeko liga amaieran. Hori gertatuko balitz, Tolosarentzako izango litzateke liga, taldeek jasotako eta sartutako golen arteko aldeari dagokionean, batengatik irabazten baitio Azkoitiko taldeari. Beraz, Anaitasunak aski du gelditzen diren partidetatik bat berdintzea liga irabazi eta Hirugarren Mailara igotzeko; bestela, Tolosak bakarren bat irabaziko ez balu ere, garaile segurua izango litzateke Azkoitiko taldea.

«Txarrenera jota, bigarren postua lortuko dugu, baina aurtengoan aurrenengo postuan dagoena baino ez da igoko Hirugarren Mailara», jakinarazi du Javier Zubizarretak, Anaitasuna Futbol Taldeko Zuzendariak. «Nahiko seguru» dagoela dirudi. «Baina lortu arte ez naiz lasaituko», dio. «7. jardunalditik goaz lider, eta orain eutsi egin behar diogu».

Ospakizunerako gogoz
Datorren astean etxean jokatuko du Anaitasunak, Elgoibarko taldearen aurka. Hamabosgarren postuan dago talde hori, eta bi partidak irabazi beharra dauka mailari eusteko aukerak izateko. Argi azaldu du Zubizarretak: «Ezin da jakin larunbatean igoera ziurtatuko dugun». Baina, hala ere, ospakizuna prestatzen ari direla jakinarazi die herritarrei zuzendaritzatik. Hainbat ekimen prestatu dute. Batzuk partidaren aurretik izango dira; besteak, berriz, mailaz igotzea lortuko balute soilik egingo lituzkete.

Herritar zale guztiak gonbidatu dituzte taldetik partida ikustera. Doazenentzat lepoko gorri batzuk atera dituzte, Aupa Anaitasuna diotenak. Horrez gain, 16:15ean haurrekin argazkia aterako dute Anaitasunako jokalariek. «Guraso askok eskatu digute argazki hori ateratzeko, beraz, larunbatean egitea erabaki dugu. Argazkian agertzea nahi duten umeek, Anaitasunako kamiseta jantzita joan behar dutela esan du zuzendariak.

Liga irabaztea lortuko balute datorren larunbatean, zuzendaritzako kideek eta jokalariek kalejira egingo lukete Intasusti Jauregi aurretik abiatuta, Plaza Berritik pasata parrokiraino, «jakinda posible dela ez gertatzea». «Parrokian Urrategiko amabirjinari eskainiko diogu garaipena», azaldu du zuzendariak. Bandera berria ere badaukatenez, orduan bedeinkatuko lukete. Behin kanpoan, barriken iturrian argazkiak atera ondoren, udaletxera igoko dira herriari babesa eskertzera. Han Udaleko ordezkariak izango dituzte zain.

Zumaiako kanporaketan
Zumaiako taldea ere lehian da Erregionalen Ohorezko mailara igotzeko. Ligan bigarren gelditu dira, eta kanporaketa jokatzen ari dira. Larunbatean kanpoan jokatuko du Lasarteko Ostadar taldearen aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide