Ikasleei zuzenduta, Ekintzaileen Eguna izango da Urola Ikastolan bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 15a, 17:16

Gaur goizerako Ekintzaileen Eguna antolatu dute Azkoitiko Urola Ikastolako aretoan. 10:45ean hasiko da eta 12:25 aldean amaitzea espero dute. Lanbide heziketako eta batxilergoko aurrenengo mailako ikasleei dago zuzenduta. Eusko Jaurlaritzaren Urratsbat programak kudeatzen du ekintzaile eguna, eta enpresa berri bat sortzeko ideia daukaten gazteei aholkularitza zerbitzua ematen diete bertan. Gaurkoan ikastetxeko zuzendarien agurra jasoko dute, eta ekintzaileei «eskaintza» ere egingo zaio ikastetxetik. DVD emanaldi bat ere egingo dute, eta amaitutakoan, hiru enpresatako arduradunak izango dira, beraien esperientziaren berri ematera.

Iazko Ekintzaileen eguneko argazki bat

Gaur goizerako Ekintzaileen Eguna antolatu dute Azkoitiko Urola Ikastolako aretoan. 10:45ean hasiko da eta 12:25 aldean amaitzea espero dute. Lanbide heziketako eta batxilergoko aurrenengo mailako ikasleei dago zuzenduta.
Eusko Jaurlaritzaren Urratsbat programak kudeatzen du ekintzaile eguna, eta enpresa berri bat sortzeko ideia daukaten gazteei aholkularitza zerbitzua ematen diete bertan.
Gaurkoan ikastetxeko zuzendarien agurra jasoko dute, eta ekintzaileei «eskaintza» ere egingo zaio ikastetxetik. DVD emanaldi bat ere egingo dute, eta amaitutakoan, hiru enpresatako arduradunak izango dira, beraien esperientziaren berri ematera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide