Lapurretak direla eta, horiek eragozteko eskuorria atera du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 14a, 18:26

Azkoitiko Ertzain-Etxetik eskuorri bat atera berri dute, eskualdeko hainbat herritan lapurretak izan direla eta. Esan dutenez, zenbait etxetan lapurretak izan dira, batez ere, «etxe isolatuetan, baserrietan, adibidez». Eskuorrian, lapurretei aurre ha...

Azkoitiko Ertzain-Etxetik eskuorri bat atera berri dute, eskualdeko hainbat herritan lapurretak izan direla eta. Esan dutenez, zenbait etxetan lapurretak izan dira, batez ere, «etxe isolatuetan, baserrietan, adibidez». Eskuorrian, lapurretei aurre hartzeko ze neurri hartu behar diren azaltzen da, baita lapurretaren bat jasanez gero, zer egitea komeni den ere. Bertako mezu nagusia «denon artean galarazi dezakegu» da.
«Edozein ordutan deitzeko edo patruilak gelditzeko zalantzarik ez» izateko diote Ertzaintzatik eskuorrian. Etxean lapurreta izanez gero, garrantzitsua dela «ezer ez ikutzea» ere gogoratzen du eskorriak, eta «berehala» Ertzaintzari deitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide