Anaitasunari puntu bat falta zaio ligako lidergoa aseguratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 14a, 14:34

Bergararen aurkako partida 0 – 1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago. Tolosa dago bigaren sailkatuta 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea dukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. ...

Bergararen aurkako partida 0 – 1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago. Tolosa dago bigaren sailkatuta 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea dukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke eta Anaitasunak galdu, bi taldeak puntu aldetik berdinduta gelditzeko liga amaieran. Beraz, Anaitasunak nahikoa du gelditzen diren partidetatik bat berdintzea liga irabazteko; bestela, Tolosak bakarren bat irabaziko ez balu ere garaile segurua izango litzateke Azkoitiko taldea.

Datorren astean etxean jokatuko du Anaitasunak Elgoibarko taldearen aurka. Hamabostgarren postuan dago talde hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide