Haurrak dantzan eta zaharrak ikusmiran

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 14a, 12:06

  Dantzari Txikien Eguna ospatu zen atzo Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibe Ikastolako Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte. Egunari amaiera emateko, 13:15etik aurrera, talde guztiek dantza batzuk batera dantzatu ztuzten.

Dantzari Txikien Eguna Dantzari txiki eguna 2 Danzari Txiki Eguna 3

 

Dantzari Txikien Eguna ospatu zen atzo Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibe Ikastolako Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte. Egunari amaiera emateko, 13:15etik aurrera, talde guztiek dantza batzuk batera dantzatu ztuzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide