Dantzari Txikien XXXVIII. Eguna antolatu du Txalkor Txistulari Taldeak etzirako. Guztira 175 bat dantzari txiki ibiliko dira Azkoitiko kaleetan dantzan, eta 25 bat txistularik eta trikitilariek lagunduko dituzte festan. Goizean hasiko dute jaia, Julio Urkijo kalean. Handik kalejira eginez, plazaraino iritsiko dira. «Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako Kandiola dantza taldeek eta Bizkargi Musika Eskolako dantza taldekoak bilduko gara», azaldu du Pello Larrañaga Axiri Txalkor Txistulari Taldeko kideak. Floreagako Guraso Taldeak hamaiketakoa prestatuko dutela ere gogoratu du. Plazatik Kale Nagusira abiatuko dira. «Talde bat behera joango da, Balda Plaza aldera, eta bestea, berriz, gorantz, Goiko Kale aldera, Kale Nagusi guztia hartzeko». Han dantza egingo dute talde bakoitzak berea, eta berriro plazara itzuliko dira eguerdirako, denek batera dantza egiteko. «14:30ak aldean amituko da». Euskal dantzak egingo dituzte. «Zazpi lurraldeetakoak egiten saiatzen gara, baina azkenean, Gipuzkoako, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroakoren bat…egiten ditugu. Zuberoakoak oraindik zailak dira umeentzako». Egitaraua: Maiatzak 13, igandea 11:00etan. Dantzarien bilkura Julio Urkijo etorbidean, eta ondoren herriko enparantzara kalejira. 11:15ean. Otartekoa. 12:00etan. Herriko plazan Agurra eta Agintariena dantzatuko dituzte, eta ondoren Kale Nagusian zehar dantza erakustaldia egingo dute. 13:15ean. Herriko plazan dantza alardea.
Plazan dantzari guztiak batera arituko dira eguerdian (Argazkilaria: Zezilio Salas)
Dantzari Txikien XXXVIII. Eguna antolatu du Txalkor Txistulari Taldeak etzirako. Guztira 175 bat dantzari txiki ibiliko dira Azkoitiko kaleetan dantzan, eta 25 bat txistularik eta trikitilariek lagunduko dituzte festan.
Goizean hasiko dute jaia, Julio Urkijo kalean. Handik kalejira eginez, plazaraino iritsiko dira. «Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako Kandiola dantza taldeek eta Bizkargi Musika Eskolako dantza taldekoak bilduko gara», azaldu du Pello Larrañaga Axiri Txalkor Txistulari Taldeko kideak. Floreagako Guraso Taldeak hamaiketakoa prestatuko dutela ere gogoratu du.
Plazatik Kale Nagusira abiatuko dira. «Talde bat behera joango da, Balda Plaza aldera, eta bestea, berriz, gorantz, Goiko Kale aldera, Kale Nagusi guztia hartzeko». Han dantza egingo dute talde bakoitzak berea, eta berriro plazara itzuliko dira eguerdirako, denek batera dantza egiteko. «14:30ak aldean amituko da».
Euskal dantzak egingo dituzte. «Zazpi lurraldeetakoak egiten saiatzen gara, baina azkenean, Gipuzkoako, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroakoren bat…egiten ditugu. Zuberoakoak oraindik zailak dira umeentzako».
Egitaraua:
Maiatzak 13, igandea
11:00etan. Dantzarien bilkura Julio Urkijo etorbidean, eta ondoren herriko enparantzara kalejira. 11:15ean. Otartekoa. 12:00etan. Herriko plazan Agurra eta Agintariena dantzatuko dituzte, eta ondoren Kale Nagusian zehar dantza erakustaldia egingo dute. 13:15ean. Herriko plazan dantza alardea.