Parrokian dago On Boscoren irudia jendeak ikus dezan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 10a, 17:49

On Bosco, Salestarren fundatzailearen irudia eta erlikia Azkoitian dira. Irudia parrokian dago herritarrentzako ikusgai, eta plazan, berriz, Lehen hezkuntzako haurrentzako jolasak egon dira, Floreagan, berriz, Haur Hezkuntzakoentzako jolasak. Gero, agurtu egingo dute On Bosco, eta horretarako hainbat ekimen prestatu dituzte. 19:30ean, meza nagusia izango da, eta 20:15ean, bandarekin plazara joango dira. Han alkateak hitz batzuk egingo ditu, eta Azkoitiko Udalari, Parrokiari eta Floreagari oroigarri bana emango diote, eta Agur jaunak abestuta amaituko da ekitaldia.

On Boscoren irudia parrokian

On Bosco, Salestarren fundatzailearen irudia eta erlikia Azkoitian dira. Irudia parrokian dago herritarrentzako ikusgai, eta plazan, berriz, Lehen hezkuntzako haurrentzako jolasak egon dira, Floreagan, berriz, Haur Hezkuntzakoentzako jolasak.

Umeak plazan

Gero, agurtu egingo dute On Bosco, eta horretarako hainbat ekimen prestatu dituzte. 19:30ean, meza nagusia izango da, eta 20:15ean, bandarekin plazara joango dira. Han alkateak hitz batzuk egingo ditu, eta Azkoitiko Udalari, Parrokiari eta Floreagari oroigarri bana emango diote, eta Agur jaunak abestuta amaituko da ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide