Gipuzkoako Haur Kantari Jaialdiko saioa izan zen larunbatean Baztartxon. Bertan parte hartzeko, 7-15 urte bitarteko 70 lagunek eman zuten izena. Aurtengo honetan hamar talde eta bikote bat izan dira jaialdian ariko direnak. Taldeka aritu ziren aretoan abesten, eta amitu zutenean parte hartu zuten guztiak eszenario gainera igo ziren agurtzeko. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu du jaialdia, euskal kantagintzaren zaletasunean eragiteko asmoz nahi du.