Anaitasuna, lider

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 8a, 06:30

Pasa den larunbatean Hondarribiaren aurka 2-1 irabaztea lortu zuen Anaiatsunak etxean. Horri esker, sei puntuko aldearekin lider jarraitzen du liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean. Galtzen hasi zen, eta lehenengo zatia horrela amaitu zuen. Hala ere, 65. minutuan azkoitiarren aurrenengo gola iritsi zen, eta partidaren amaieran, 85. minutuan, bigarrena. Javier Zubizarreta, Anaitasuna Futbol Taldeko zuzendaria «pozik» agertu da, eta partidan izan zen «tentsioa» azpimarratu du, batez ere. Datorren astean Bergararen auka jokatuko du partida. Denboraldian galdu zuen aurrenengo partida talde horren aurka izan zen. Liga irabaztea dute xede taldean, eta «hortxe» ikusten duten arren garaipena, argi dauka Zubizarretak, «burua hotz» izan behar dela, «edozer izan baidaiteke, ez dakigu zer gertatuko den». Hiru partida falta dira denboraldia amaitzeko, eta Pasaia, Oiartzun eta Tolosa taldeak sei puntura dauzka sailkatuta. Beraz, hiru talde horiek berdinduko balute eta Anaitasunak irabazi, segurua legoke liga irabaztea, baina zuzendariak ez du gertatuko dena aurreratu nahi izan, «edozer gerta baitaiteke datozen hiru jardunaldietan». Zuzendariak zaleen berotasuna ere azpimarratu nahi izan du. «Eskerrak eman nahi dizkiet jarratzaileei, eman diguten babesagatik. Denon artean, lortuko dugulako». Lagun Onak bigarrena gora Erregional Preferente mailako Lagun Onakeko taldeak mailaz igotzea lortu zuen larunbatean. Oriokori 0 eta 1 irabazi zion; hori dela eta, datorren [...]

Pasa den larunbatean Hondarribiaren aurka 2-1 irabaztea lortu zuen Anaiatsunak etxean. Horri esker, sei puntuko aldearekin lider jarraitzen du liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean. Galtzen hasi zen, eta lehenengo zatia horrela amaitu zuen. Hala ere, 65. minutuan azkoitiarren aurrenengo gola iritsi zen, eta partidaren amaieran, 85. minutuan, bigarrena. Javier Zubizarreta, Anaitasuna Futbol Taldeko zuzendaria «pozik» agertu da, eta partidan izan zen «tentsioa» azpimarratu du, batez ere.

Datorren astean Bergararen auka jokatuko du partida. Denboraldian galdu zuen aurrenengo partida talde horren aurka izan zen. Liga irabaztea dute xede taldean, eta «hortxe» ikusten duten arren garaipena, argi dauka Zubizarretak, «burua hotz» izan behar dela, «edozer izan baidaiteke, ez dakigu zer gertatuko den».

Hiru partida falta dira denboraldia amaitzeko, eta Pasaia, Oiartzun eta Tolosa taldeak sei puntura dauzka sailkatuta. Beraz, hiru talde horiek berdinduko balute eta Anaitasunak irabazi, segurua legoke liga irabaztea, baina zuzendariak ez du gertatuko dena aurreratu nahi izan, «edozer gerta baitaiteke datozen hiru jardunaldietan».

Zuzendariak zaleen berotasuna ere azpimarratu nahi izan du. «Eskerrak eman nahi dizkiet jarratzaileei, eman diguten babesagatik. Denon artean, lortuko dugulako».

Lagun Onak bigarrena gora
Erregional Preferente mailako Lagun Onakeko taldeak mailaz igotzea lortu zuen larunbatean. Oriokori 0 eta 1 irabazi zion; hori dela eta, datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan izango da taldea. Mailaz igotzeko nahikoa zuen partida berdintzea, Zumaiakok galdu egin baitzuen. Hala ere, Alain Guridik lehenengo zatian sartutako golari esker aurreneko postua ziurtatu du Lagun Onakeko bigarren taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide