Pasa den larunbatean Hondarribiaren aurka 2-1 irabaztea lortu zuen Anaiatsunak etxean. Galtzen hasi zen, eta lehenengo zatia horrela amaitu zuten. Hala ere, 65. minutuan azkoitiarren aurrenengo gola iritsi zen, eta partidaren amaieran, 85. minutuan, bigarrena. Javier Zubizarreta, Anaitasuna Futbol Taldeko zuzendaria “pozik” agertu da, eta partidan izan zen “tentsioa” azpimarratu du, batez ere.
Datorren astean Bergararen auka jokatuko du partida. Denboraldian galdu zuen aurrenengo partida talde horren aurka izan zen. Liga irabaztea dute xede taldean, eta “hortxe” ikusten duten arren, argi dauka Zubizarretak, “burua hotz” izan behar dela, “edozer gerta baidaiteke, ez dakigu zer gertatuko den”. Hiru partida falta dira denboraldia amaitzeko, eta Pasaia, Oiartzun eta Tolosa taldeak sei puntura dauzka sailkatuta. Beraz, hiru alde horiek berdinduko balute eta Anaitasunak irabazi, segurua legoke liga irabaztea, baina zuzendariak ez dio garrantzi handiegirik eman nahi izan, “edozer garta baitaiteke”.