Azkoitia eta Azpeitia elkarren aurka lehiatuko dira herriarteko final zortzirenetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hemezortzi herritako taldek hartuko dute parte aurtengoan Gipuzkoako Herriarteko Kutxa Sarian. Atzo, osteguna, aurkeztu zuten, eta zozketa ere orduan egin zuten. Final zortzirenetako kanporaketan Azpeitiak eta Azkoitiak neurtuko dituzte indarrak. Orduan hasiko dira bi herriotako taldeak txapelketan parte hartzen. Datorren ostiralean, hilak 11, hasiko dira final hamaseirenetako kanporaketak, eta finala uztailaren 8an, igandea, izango da Donostiako Atano III. pilotalekuan. Aurtengo txapelketan Zestoako eta Urretxuko taldeak izango dira berrikuntza nagusiak, eta Amasa-Billabonak, Astigarragak, Usurbilek, Soraluzek, Ataunek eta Albizturrek ez dute parte hartuko lehian.

Hemezortzi herritako taldek hartuko dute parte aurtengoan Gipuzkoako Herriarteko Kutxa Sarian. Atzo, osteguna, aurkeztu zuten, eta zozketa ere orduan egin zuten. Final zortzirenetako kanporaketan Azpeitiak eta Azkoitiak neurtuko dituzte indarrak. Orduan hasiko dira bi herriotako taldeak txapelketan parte hartzen.

Iaz, Azkoitiak Zaldibiaren aurka jokatutako final hamaseirena

Datorren ostiralean, hilak 11, hasiko dira final hamaseirenetako kanporaketak, eta finala uztailaren 8an, igandea, izango da Donostiako Atano III. pilotalekuan. Aurtengo txapelketan Zestoako eta Urretxuko taldeak izango dira berrikuntza nagusiak, eta Amasa-Billabonak, Astigarragak, Usurbilek, Soraluzek, Ataunek eta Albizturrek ez dute parte hartuko lehian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide