Gipuzkoako Haur Kantari Jaialdia da larunbatean, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gipuzkoako Haur Kantari Jaialdiko saioa izango da larunbatean (maiatzak 5), 17:30ean, Azkoitiko Baztartxon. Bertan parte hartzeko izena 70 lagunek eman dute. 7 urtetik 15 urtera bitartekoek hartu dezakete parte jaialdian. Aurtengo honetan hamar talde e...

Gipuzkoako Haur Kantari Jaialdiko saioa izango da larunbatean (maiatzak 5), 17:30ean, Azkoitiko Baztartxon. Bertan parte hartzeko izena 70 lagunek eman dute. 7 urtetik 15 urtera bitartekoek hartu dezakete parte jaialdian. Aurtengo honetan hamar talde eta bikote bat dira jaialdian ariko direnak.
Euskal Kantuzaleen Elkarteak jaialdi honen bitartez, euskal kantagintzaren zaletasunean eragin nahi du, «kantatzeko ohitura berreskuratuz, euskal musika ezagutaraziz, eta euren abileziak eta ahalmenak erakusteko aukera emanez».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide