Azkoitiko III. Landare eta Lore azoka larunbaterako prestatu du Azkoitiko Udalak. 09:00etarako plaza martxan jarriko da eta lorez atonduko dituzte postuak. Eguerdi bitartean izango du aukera jendeak guztiaz gozatzeko, 14:00etan kenduko baitituzte postuak. Herriko plazan hainbat landare eta lore ikusi eta erosteko aukera izango du bertaratzen den orok, beraz.
Aurtengoan bost saltzaile
Aurrenengo aldiz 2010ean antolatu zuten ekimen hau. Guztira Euskal Herriko bost etxe izango dira beraien produktuak eskaintzen, tartean, eskualdeko bat: Cactus Islaya (Errenteria), Viveros Aramburu (Usurbil), Viveros el MontaƱes (Tafalla, Nafarroa), Iabiti (Zamudio, Bizkaia) eta Kimu bat (Azpeitia).