Herriko biztanleen kulturak ezagutzeko, larunbaterako solasaldia prestatu du Banaiz Bagarak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 2a, 14:39

Datorren larunbat goizerako Folklorea eta Herriaren Tradizioak; Herritarren topaketa edo solasaldia antolatu du Banaiz Bagara Elkarteak. Elkargunean izango da ekimena, eta Banaiz Bagarako ikasleek beraien herrialdearen berri emango dute, solasaldi modu...

Datorren larunbat goizerako Folklorea eta Herriaren Tradizioak; Herritarren topaketa edo solasaldia antolatu du Banaiz Bagara Elkarteak. Elkargunean izango da ekimena, eta Banaiz Bagarako ikasleek beraien herrialdearen berri emango dute, solasaldi moduan. «Ikasleek eta herritarrek elkarrekin, bakoitzak bere herriko kultura aurkeztuko du», azaldu du Petra Elser Banaiz Bagarako irakasleak.
11:00etatik 13:00etara bitartean izango da solasaldia. Pakistango Punjab eskuldeko kideak izango dira bertan beraien kultura eta bizimoduen berri ematen. Latinoamerikakoak ere egongo dira, nahiz eta gehienbat Ekuadoren zentratuko den solasaldia. Marokoko Amazigh eskualdekoak ere azalpenak emango dituztela jakinarazi dute. Euskal Herriari buruzko solasaldia ere eskainiko du Banaiz Bagarako kide batek. «Ideia zera da; modu xume eta gertu batean nor berak bere herriaren berri ematea. Ez gara antropologoak baina hala ere interesgarria izango da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide