Nerea Etxeberria eta Ander Agirre izan dira Azkoitiko Duatloiko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atzo (apirilak 29) jokatu zen Azkoitiko XIII. Duatloia, 142 parte-hartzailerekin. Emakumeetan Nerea Etxeberria azpeitiarrak irabazi du proba, 01:48:47 denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Ander Agirre bergararra izan da aurrena, 01:28:11 denborarekin.

Atzo (apirilak 29) jokatu zen Azkoitiko XIII. Duatloia, 142 parte-hartzailerekin. Emakumeetan Nerea Etxeberria azpeitiarrak irabazi du proba, 01:48:47 denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Ander Agirre bergararra izan da aurrena, 01:28:11 denborarekin.  Parte-hartzaileek aurrena 8 kilometro egin behar izan zituzten lasterka, gero 36 kilometro bizikletan eta bukatzeko beste lau kilometro egin zituzten korrika. Taldeka onena Antxintxika Triatloi Taldeak egin zuen, eta haren atzetik bigarrena Azkoitiko Triatloi Taldea izan zen. Azkoitiko Triatloi Taldetik lasterketa bukatzen lehenengoa Jokin Sudupe Mendizabal izan zen, 15. postuan bukatu zuen duatloia.

Emakumeen podiuma:

1. Nerea Etxeberria Lizaso (Euskoman TT) : 01:48:47

2. Ainhoa Lendinez Garate (Urgazi TT): 01:50:01

3. Leire Etxezarreta Aiertza (Trigoi TT): 01:50:22

Gizonezkoen podiuma:

1. Ander Agirre Etxarte (Antxintxika TT): 01:28:11

2. Endika Garzia Eizagirre (Saltoki): 01:28:20

3. Beñat Arnaiz Uribarren (Saltoki): 01:28:45

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide