Adin guztietarako ekitaldiak izango dira Floreagan jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 27a, 10:29

Astebukaera honetan izango dira Floreagako festak. Gaur, mus txapelketa izango da Aitor tabernan 22:00etatik aurrera. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta irabazleek 100 euro eta txapel bana jasoko dute. Sariak lehen lau sailkatuentzat izango di...

Astebukaera honetan izango dira Floreagako festak. Gaur, mus txapelketa izango da Aitor tabernan 22:00etatik aurrera. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta irabazleek 100 euro eta txapel bana jasoko dute. Sariak lehen lau sailkatuentzat izango dira.

Bihar arratsaldean eskoba txapelketa izango da 17:00etan toki berean, eta 18:30ean, berriz, buruhandiak. 21:00etan afaria izango du nahi duenak eta ondoren erromeria Laja eta Andoni LarraƱagarekin. Igande goizerako bolo txapelketa prestatu dute, haurrentzako (11:30ean) eta helduentzat (12:30ean). 15:00etarako puzgarria jarriko dituzte, 16:00etan jolas tailerrak eta 18:30ean buruhandiak.

Maiatzaren 1ean ere ez da festarik faltako. Eguna hasteko Floreagako kapilan meza egongo da 9:30ean. 11:00etan gurutzetxoko XXX. Krosa eta 14:00etan bazkari herrikoia. Bazkaltzea amaitutakoan, Laja eta Alabier egongo dira giroa alaitzen. 17:00etarako zezenak eta pottokak izango dira, eta festekin amaitzeko, berriz, buruhandiak 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide