Juana Ucin Garate azkotiarrak 100 urte bete ditu aste honetan. Asteazkenean izan zen bere eguna, eta hainbat opari jaso zituen. Tartean Pello Baztarrika alkatea joan zitzaion bisitan Esther Lizarralde alkate ordearekin batera, San Jose egoitzara. Zorionak emateaz gainera, oroigarri bat ere eman zioten emakumeari.