Datorren iganderako antolatu dute Azkoitiko XIII. Duatloia. 11:00etan emango zaio hasiera, baina aurretik emakumezkoak aterako dira, eta ordu laurden bat beranduago, berriz, gizonezkoak. Lasterka hamabi kilometro egin beharko dituzte guztira; hori bai, urtero legez, bi saiotan banatuta. Lasterkako lehenengo zatia, 8 kilometrokoa, zirkutituari bi itzuli emanda egingo dute; bigarrena, berriz, bizikleta saioaren ondoren, 4 kilometro osatuz. Bizikleta saioa, berriz, Azkoitia eta Zumarraga artean egingo dute, joan etorria eginda. Guztira, 36 kilometroko ibilbidea osatu arte. Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federzioak antolatu dute. Euskal Herriko zirkuituen hamabigarren proba puntuagarria izango da berau hain justu.
Iazko norgehiagokako une bat (Argazkilaria: Olatz Prat)
Datorren iganderako antolatu dute Azkoitiko XIII. Duatloia. 11:00etan emango zaio hasiera, baina aurretik emakumezkoak aterako dira, eta ordu laurden bat beranduago, berriz, gizonezkoak. Lasterka hamabi kilometro egin beharko dituzte guztira; hori bai, urtero legez, bi saiotan banatuta.
Lasterkako lehenengo zatia, 8 kilometrokoa, zirkutituari bi itzuli emanda egingo dute; bigarrena, berriz, bizikleta saioaren ondoren, 4 kilometro osatuz. Bizikleta saioa, berriz, Azkoitia eta Zumarraga artean egingo dute, joan etorria eginda. Guztira, 36 kilometroko ibilbidea osatu arte.
Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federzioak antolatu dute. Euskal Herriko zirkuituen hamabigarren proba puntuagarria izango da berau hain justu.