Internet ez dagoen lekuetara sarea nola helarazi aztertuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko zenbait auzotara ez da Internet iristen, eta hori nola konpondu, sarea nola helarazi, aztertzen ari da udala, jakinarazi dutenez.

Urkomek proposamen bat egin dio Azkoitiko Udalari, eta horren nondik norakoak herritarrei azaltzeko asmoa dauka...

Internet

Azkoitiko zenbait auzotara ez da Internet iristen, eta hori nola konpondu, sarea nola helarazi, aztertzen ari da udala, jakinarazi dutenez.

Urkomek proposamen bat egin dio Azkoitiko Udalari, eta horren nondik norakoak herritarrei azaltzeko asmoa dauka. Horretarako, bilera egitea erabaki du gaur. Elkargunean izango da, 19:00etatik aurrera. Baserritarrak gonbidatuko dituzte bereziki bilerara, baina interesa duen beste edozein herritarrek har dezake parte bileran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide