Otsailean Kale Nagusiko eraikin batzuetan izandako sutean kaltetutako etxebizitza eraikin baten zatia erori egin da. Hala, udala eraikina desmuntatzen hasiko da gaur edo bihar. Baimena lortu bezain laster ekingo dio lanari. Kale Nagusiko 10. zenbakiko eraikin zatia da herenegun erori zena. Udaletik jakinarazi dutenez, azken egunetan pitzadurak nabaritu zizkioten etxeari. Horregatik, gertaera «espero» zutela esan du Arturo Garate Hirigintzako arduradun teknikoak. Behin eraikina erorita, urgentziazko prozedura jarri zuten martxan udaletik, eta gaur edo bihar etxea desmuntatzen hasiko dira. Aseguru etxeari zegokion eraikina botatzea. Udaletik horren zain zeudela esan dute, beraiek ez baitzeukaten eskumenik horretarako. Baina zati bat erori denez eta «herritarrentzako arrisku» bihurtu denez, esku hartu ahal izango du. Eraikinean dauden gauzak «ahalik eta ondoen berreskuratzeko», eraikina eraitsi beharrean zatika desmuntatuko dutela jakinarazi dute. Hala ere, horretan ari direla etxearen beste zati bat erortzea posible dela gogoratu dute, eta agian zenbait gauza ezingo dela berreskuratu. Aseguru etxearen eginbeharra zenez hori, jakinarazi dute hark ordainduko dituela desmuntatze gastuak. Behin-behineko bizitokian Guztira 29 herritar dira otsaileko sutean kaltetuak. Ordutik ezin izan dute etxera itzuli. Aurreneko gauak hotel batean pasatu zituzten bizilagun gehienek, baina udaletik jakinarazi dutenez, etxerik gabe gelditu ziren «gehienek badaukate behin-behineko etxea. Bien bitartean, etxejabeak aseguru etxeekin kalteen egoera aztertzen [...]
Kale Nagusiko 10. zenbakiko etxea ibai aldetik erorita (Argazkilaria: Arbil Elortza)
Otsailean Kale Nagusiko eraikin batzuetan izandako sutean kaltetutako etxebizitza eraikin baten zatia erori egin da. Hala, udala eraikina desmuntatzen hasiko da gaur edo bihar. Baimena lortu bezain laster ekingo dio lanari.
Kale Nagusiko 10. zenbakiko eraikin zatia da herenegun erori zena. Udaletik jakinarazi dutenez, azken egunetan pitzadurak nabaritu zizkioten etxeari. Horregatik, gertaera «espero» zutela esan du Arturo Garate Hirigintzako arduradun teknikoak. Behin eraikina erorita, urgentziazko prozedura jarri zuten martxan udaletik, eta gaur edo bihar etxea desmuntatzen hasiko dira. Aseguru etxeari zegokion eraikina botatzea. Udaletik horren zain zeudela esan dute, beraiek ez baitzeukaten eskumenik horretarako. Baina zati bat erori denez eta «herritarrentzako arrisku» bihurtu denez, esku hartu ahal izango du.
Eraikinean dauden gauzak «ahalik eta ondoen berreskuratzeko», eraikina eraitsi beharrean zatika desmuntatuko dutela jakinarazi dute. Hala ere, horretan ari direla etxearen beste zati bat erortzea posible dela gogoratu dute, eta agian zenbait gauza ezingo dela berreskuratu. Aseguru etxearen eginbeharra zenez hori, jakinarazi dute hark ordainduko dituela desmuntatze gastuak.
Behin-behineko bizitokian
Guztira 29 herritar dira otsaileko sutean kaltetuak. Ordutik ezin izan dute etxera itzuli. Aurreneko gauak hotel batean pasatu zituzten bizilagun gehienek, baina udaletik jakinarazi dutenez, etxerik gabe gelditu ziren «gehienek badaukate behin-behineko etxea. Bien bitartean, etxejabeak aseguru etxeekin kalteen egoera aztertzen ari dira.