Otsaileko sutean kaltetutako etxe baten zatia erori da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 24a, 10:30

Pasa den otsaiaren 11ko goizaldean Kale Nagusian izan zen sutean kaltetutako etxe baten zatia erori da. 10. zenbakiko etxearen zatia hain zuzen. Erori den zatia ibai aldera erori da eta ez kale aldera. Udaletik jakinarazi dutenez, azken egunetan pitzadurak nabaritzen zitzaizkion etxeari, beraz, “esperoan zeudela” jakinarazi du Arturo Garate Udaleko Hirigintzako arduradun teknikoak. Behin etxea erori denean, urgentziazko prozedura jarri dute martxan Udaletik, beraz, gaur edo bihar etxea desmuntatzen hasiko dira, “sinadura baten zain daude”. Aseguru etxeari tokatzen zitzaion etxea botatzea, eta Udaletik horren zain zeudela esan dute, beraiek ez baitzeukaten eskumenik horretarako. Baina zati bat erori denez eta herritarrentzako arrisku bihurtu denez, urgentziazko prozedura martxan jarri eta botatzen hasi ahalko dira. Eraikinean dauden gauzak ahalik eta ondoen berreskuratzeko, eraitsi beharrean, zatika desmuntatuko dutela jakinarazi dute, nahiz eta horretan ari direla etxearen beste zati bat erortzea posible den eta zenbait gauza ezingo diren berreskuratu agian. Aseguru extearen egin beharra zenez hori, hark ordainduko dituela gastuak ere jakinarazi dute udaletxetik.

Pasa den otsaiaren 11ko goizaldean Kale Nagusian izan zen sutean kaltetutako etxe baten zatia erori da. 10. zenbakiko etxearen zatia hain zuzen. Erori den zatia ibai aldera erori da eta ez kale aldera. Udaletik jakinarazi dutenez, azken egunetan pitzadurak nabaritzen zitzaizkion etxeari, beraz, “esperoan zeudela” jakinarazi du Arturo Garate Udaleko Hirigintzako arduradun teknikoak.

Behin etxea erori denean, urgentziazko prozedura jarri dute martxan Udaletik, beraz, gaur edo bihar etxea desmuntatzen hasiko dira, “sinadura baten zain daude”. Aseguru etxeari tokatzen zitzaion etxea botatzea, eta Udaletik horren zain zeudela esan dute, beraiek ez baitzeukaten eskumenik horretarako. Baina zati bat erori denez eta herritarrentzako arrisku bihurtu denez, urgentziazko prozedura martxan jarri eta botatzen hasi ahalko dira. Eraikinean dauden gauzak ahalik eta ondoen berreskuratzeko, eraitsi beharrean, zatika desmuntatuko dutela jakinarazi dute, nahiz eta horretan ari direla etxearen beste zati bat erortzea posible den eta zenbait gauza ezingo diren berreskuratu agian. Aseguru extearen egin beharra zenez hori, hark ordainduko dituela gastuak ere jakinarazi dute udaletxetik.

Etxearen zatia erorita

Garabia Kale Nagusian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide