Zortzi taldek hartu dute parte Xabier Munibe Futbol Oroigarrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Astebukaeran jokatu da XXV. Xabier Sagarzazu Futbol Oroigarria, Azkoitiko futbol jokalari izan zenaren omenez. Urtero bezala, 12 urteko edo Lehen Hezkuntzako 6. mailako zortzi talde aritu dira, nesken lau talde eta mutilen beste hainbeste.

Sailkapena h...

Sailkapena honela gelditu da:

Mutiletan: 1. Iraurgi, 2. Karmelo Etxegarai, 3. Xabier Munibe eta 4. Floreaga

Nesketan: 1. Floreaga, 2. Karmelo Etxegarai, 3. Xabier Munibe eta 4. Iraurgi

Partida guztiak Floreagan jokatu dira. Jokalariek bi egunetan bokadiloa eta edaria jaso dituzte. Igandean 12:00etan, Xabier eta Julen Sagarzazu zirenen arimen aldeko meza izan zen eta finalaren ondoren sari banaketa. Jarraian jokalarien gurasoentzat eta entrenatzaileentzat luntxa ikastetxeko jangelan.

Talde guztientzat izan dira trofeoak, kopa, dominak eta zozketatzeko kirol jantziren bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.

Egin bazkide