Aniztasun kontseiluaren bilera izango da asteazkenean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aniztasun Kontseilua (Immigrazio Kontseilua) astezkenean (hilak 25) bilduko da, 18:30ean, Elkargunean. Besteak beste, lan ildoak zehaztu eta taldeen funtzionamendua martxan jarriko dute. Bilera irekia izango da eta bertaratzera animantu nahi ditu herri...

Aniztasun Kontseilua (Immigrazio Kontseilua) astezkenean (hilak 25) bilduko da, 18:30ean, Elkargunean. Besteak beste, lan ildoak zehaztu eta taldeen funtzionamendua martxan jarriko dute. Bilera irekia izango da eta bertaratzera animantu nahi ditu herritarrak Udalak. Elkargunean izango da, eta bestek beste, lan ildoak landuko dituzte. Berauen helburuak eta zereginak zehaztuko dira bertan. Honakoak izango direla jakinarazi dute: Multikulturaltasuna; Euskara; Parekidetasuna; Hezkuntza; Ongizatea; Internazionalismoa, eta Erregulazioa eta herritartasuna. Lan taldeen dinamika eta funtzionamendua ere martxan jarriko dute, baita balorazio orokorra ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide