Ikasle eguna antolatu dute larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 19a, 16:32

Datorren larunbaterako, urtero legez, Ikasle Eguna antolatu dute Azkoitian. Profesionaleko Ikasle Batzordeak antolatu du, eta ikasle guztiei dei egin die bertan parte hartzeko. 13:00etan hasiko da egitaraua, triki bertso poteoarekin. Plazatik abiatuko ...

Datorren larunbaterako, urtero legez, Ikasle Eguna antolatu dute Azkoitian. Profesionaleko Ikasle Batzordeak antolatu du, eta ikasle guztiei dei egin die bertan parte hartzeko. 13:00etan hasiko da egitaraua, triki bertso poteoarekin. Plazatik abiatuko direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta ondoren kalejirari ekingo diote.
Amaitutakoan, bazkaria izango da Kontzejupean, joan nahi duenarentzat. Txartelak salgai daude dagoeneko Zurt eta Zakela tabernetan. Ikastetxean bertan ere saldu dituzte, baina azken momentuan ibiltzen denak ere izango du larunbatean bertan txartela erosteko aukerarik.
Monologoa eta kontzertua
Bazkal ondoren IƱigo Antsorregik monologoa eskainiko du Kontzejupean, gerturatzen denarentzat. Amaitutakoan jolasak egingo dituztela ere aurreratu dute ikasle taldekoek. 18:30ean berriz, Trikizio iango da heriko plazan, 20:00ak bitartean. Ikasle Egunaren baitan, Tabernaixen Elkarteak antolatu du kontzertua. Gauean berriz ekingo dio taldeak, 22:30etik 00:30era bitartean arituko baitira plazan bazterrak alaotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide