Xabier Sagarzazu Futbol Oroigarria izango da asteburuan. Aurtengoan 25 urte beteko ditu, Azkoitiko futbol jokalari izan zen Sagarzazuren omenez aurrenengo aldiz antolatu zutenetik. Floreaga Ikastetxean jokatuko dira partida guztiak, datorren larunbat eta igandean. Jokalariek bi egunetan ogitartekoak eta edaria jasoko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Igandean 12:00etan, Xabier eta Julen Sagarzazu zirenen arimen aldeko meza egongo da eta finalaren ondoren sari banaketa.
Hona hemen partiduen ordutegia:
Apirilaren 21ean, larunbatean:
16:00etan: Floreaga – Iraurgi (neskak) eta X. Munibe – Iraurgi (mutilak)
17:00etan: X. Munibe – K. Etxegarai (neskak) eta Floreaga – K. Etxegarai (mutilak)
Apirilaren 22an, igandean:
11:00etan: 3.posturako partidua
12:15etan: Finalak