Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak 2011/12 ikasturteko bigarren hitzaldia antolatu du, Mugak jarri ezinik izenarekin. Hizlaria Psikologian lizentziatua dagoen Izar Arregi izango da. Haurreskolan bertan izango da apirilaren 25ean, 18:00etan.
“Autoritatea eta autoritarismoa berdinak al dira? Zergatik da beharrezkoa haurrarentzat? Zergatik haurrek koska egiten edo jotzen dute? Nola irakatsi eta lagundu frustrazioa hobeto gainditzen? Zer dira kasketak?” galderei erantzuten saiatuko da. Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.
“Azkoitiko haurreskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskaintzeko asmoz”, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi antolatzen ditu. Hitzaldi horiek “gurasoen kezkak argitzeko balio dute eta bide batez, beraiek dakiten horren osagarri dira”. Hitzaldia, gaia interesatzen zaion orori zuzendua dagoela diote. Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatu diete gonbitea.