Datorren larunbaterako Liburu truke azoka prestatu dute Aizkibel liburutegiak eta Abarketaxo ludotekak, zazpigarrengo urtez jarraian. Kontzejupean egongo dira antolatzaileak 11:00etatik 13:00etara bitartean, liburuekin. Bertaratzen den edonork, etxetik eramandako liburu baten truke, bertan dagoen beste bat hartzeko aukera izango du. Liburutegian bazkide egiteko aukera ere eskainiko dute kontzejupean jarriko duten postuan, eta egiten direnei liburu bat oparituko dietela ere jakinarazi dute Aizkibeletik. Urtero legez, haurrentzako ere izango dira liburuak, baina haiek ez dute liburua eraman beharrik izango; marrazki baten truke jaso ahalko baitute liburua. Ludotekatik jakinarazi dutenez, «etxean marraztuta» eramaten dute askok, baina nahi duenarentzat margo eta paperak bertan izango dituzte, hantxe marrazteko. Jasotzen dituzten marrazki guztiak kontzejupean jarriko dituzte ondoren, herritarrentzako ikusgai.
Iazko truke azokako irudia
Datorren larunbaterako Liburu truke azoka prestatu dute Aizkibel liburutegiak eta Abarketaxo ludotekak, zazpigarrengo urtez jarraian. Kontzejupean egongo dira antolatzaileak 11:00etatik 13:00etara bitartean, liburuekin.
Bertaratzen den edonork, etxetik eramandako liburu baten truke, bertan dagoen beste bat hartzeko aukera izango du. Liburutegian bazkide egiteko aukera ere eskainiko dute kontzejupean jarriko duten postuan, eta egiten direnei liburu bat oparituko dietela ere jakinarazi dute Aizkibeletik.
Urtero legez, haurrentzako ere izango dira liburuak, baina haiek ez dute liburua eraman beharrik izango; marrazki baten truke jaso ahalko baitute liburua. Ludotekatik jakinarazi dutenez, «etxean marraztuta» eramaten dute askok, baina nahi duenarentzat margo eta paperak bertan izango dituzte, hantxe marrazteko. Jasotzen dituzten marrazki guztiak kontzejupean jarriko dituzte ondoren, herritarrentzako ikusgai.