Udalak deituta, emakumeen mahaiaren bilera izango da bihar arratsaldean. Hasiera batean lehenago egingo zela esan bazen ere, azkenean, bihar arte atzeratzea erabaki dute udaletxetik. 19:00etan kultur etxean izango dela jakinarazi dute. «Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko prest dauden emakume guztiak» bertaratzera gobidatu nahi izan ditu Udalak.