Sare sozialetan oinarritutako ikastaroak antolatu dituzte Azkoitiko KZ gunean, maiatzerako. Bestelako ikastaroak ere prestatu dituzte hala ere, hilabete guztirako. Izena eman nahi duenak bertara joan behar du edo bestela 943026710 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke.
Sare sozialen ikastaro osoa prestatu dute: «Facbook, Blogger, Twiter, Delicious, Youtube, Skyp, Linkedin…» erabiltzen erakutsiko dute, maiatzaren 21etik 29ra bitartean. Gazteleraz eskainiko dute ikastaro hori 9:00etatik 11:00etara. Horrez gain, ordea, gaiaren inguruko mintegiak ereeskainiko dituzte euskaraz. Maiatzaren 2an facebooken ingurukoa egongo da, 3an skype programarena eta 4an, berriz, Bloggr-en ingurukoa.