Mendi irteera antolatu du Anaitasuna MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 16a, 18:38

Arraina eta ardoa ibilbidearen hirugarren etapa izango da datorren igandean. Anaitasuna Mendi Bazkunak prestatu du, eta aurtengoan ibilbide jakin hori etapatan egiteko proposamena prestatu dute. Izena eman nahi duenak, ohikoa den moduan, Etxeza harateg...

Arraina eta ardoa ibilbidearen hirugarren etapa izango da datorren igandean. Anaitasuna Mendi Bazkunak prestatu du, eta aurtengoan ibilbide jakin hori etapatan egiteko proposamena prestatu dute. Izena eman nahi duenak, ohikoa den moduan, Etxeza harategira joan beharko du datorren osteguna baino lehen. Bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek, berriz, hamabost. 7:00etan abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegi paretik. Guztira 23 kilometroko luzera daukan ibilbidea egingo dute izena ematen dutenek; Gernika eta Bermeo biartean dagoen zatia hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide