Gurutze Gorriko sorospen ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 16a, 16:52

Azkoitiko Gurutze Gorriak uretako sorosle izateko ikastaroa antolatu du. Datorren ostiralean izango da aurrenengo saioa, eta maiatzaren 27a bitartean ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira saioak. Azkoitiko igerilekuan eta Getariako hondartzan eg...

Azkoitiko Gurutze Gorriak uretako sorosle izateko ikastaroa antolatu du. Datorren ostiralean izango da aurrenengo saioa, eta maiatzaren 27a bitartean ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira saioak. Azkoitiko igerilekuan eta Getariako hondartzan egingo dituzte ariketak, eta teoria zein praktika kontuan hartuta, 80 orduko ikastaroa izango da.

Beharrezkoa da Gurutze Gorriko lehen sorospeneko ikastaroa eginda izatea bertan parte hartu ahal izateko. Igeriketa menderatu beharra dago, crol zein bular motakoa; eta igerian 200 metro lau minutu azpitik egiteko gai izan beharko du parte hartu nahi duenak. Horrez gain, hogei metro jarraian urpean egiten ere jakin beharko da. Aurrenengo egunean probak egingo dituzte, gutxieneko baldintzak betetzen al dituzten zihurtatzeko.

Izena eman nahi duenak 670414287 edo 607512538 telefono zenbakietara deitu beharko du, bestela, azkoitikogurutzegorria@yahoo.es edo azkoitia@cruzroja.es e-posteta mezua bidalita nahikoa izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide