Larunbat gauetan autobus zerbitzu gehiago egongo dira Azkoitia eta Zumaia artean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 16a, 14:00

Azkoitiko Udalak  jakinarazi duenez, larunbat gauero autobusak egongo dira Azkoitia eta Zumaia artean. Gaur jarri dute indarrean aldaketa eta, beraz, larunbat honetan zerbitzu berriaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Azkoitiatik 00:20, 2:20, 04:20 eta 06:00etan aterako dira, eta Azpeitia eta Zestoan egingo dituzte geldialdiak. Bueltan, berriz, 23:40, 01:15, 03:15 eta 05:00etan aterako dira Zumaiatik eta tarteko herrietan geldialdiak egongo dira. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, “Azkoitiko Udalak, Azpeitikoak, Zestoakoak eta Zumaiakoak Gipuzkoako Diputazioarekin egindako bileren emaitza izan da zerbitzu berri hori, eta garraio publikoa hobetzen segitzeko konpromisoa hartu dute lau udalek”.

Lurraldebuseko autobus bat

Gauerditik goizaldera arte autobusek lotuko dituzte Zumaia eta Azkoitia

Azkoitiko Udalak  jakinarazi duenez, larunbat gauero autobusak egongo dira Azkoitia eta Zumaia artean. Gaur jarri dute indarrean aldaketa eta, beraz, larunbat honetan zerbitzu berriaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Azkoitiatik 00:20, 2:20, 04:20 eta 06:00etan aterako dira, eta Azpeitia eta Zestoan egingo dituzte geldialdiak. Bueltan, berriz, 23:40, 01:15, 03:15 eta 05:00etan aterako dira Zumaiatik eta tarteko herrietan geldialdiak egongo dira. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, “Azkoitiko Udalak, Azpeitikoak, Zestoakoak eta Zumaiakoak Gipuzkoako Diputazioarekin egindako bileren emaitza izan da zerbitzu berri hori, eta garraio publikoa hobetzen segitzeko konpromisoa hartu dute lau udalek”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide