Meza eta prozesioak izango dira nagusi Aste Santuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko martxoaren 30a

Aste Santurako hainbat ekimen prestatu dute Azkoitian, erlijio kutsudunak guztiak. Igandean erramua bedeinkatuko dute eliz atarian 10:45ean, eta prozesioa egingo dute ondoren, meza nagusiaren aurretik.

Ostegunean, 17:00etan meza eskainiko dute Santa Kl...

Aste Santurako hainbat ekimen prestatu dute Azkoitian, erlijio kutsudunak guztiak. Igandean erramua bedeinkatuko dute eliz atarian 10:45ean, eta prozesioa egingo dute ondoren, meza nagusiaren aurretik.

Ostegunean, 17:00etan meza eskainiko dute Santa Klarako elizan, gaztelaniaz. 19:00etan, Jesusen afaria ospatuko dute mezan,  eta 22:00etan gurutzearen gau otoitzaldia egingo dute. Ostiral santuan gogoeta bisitarako eliza irekiko dute, 9:00etan. 11:00etan gurutze bidea egingo dute. 17:00etan elizkizuna izango da, eta ondoren prozesioa. 21:30ean hilobira joko dute prozesioan, eta larunbatean 22:00etan gau beila.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide