Meza eta prozesioz betetako aste santuak izango dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko martxoaren 29a

Aste santuen baitan hainbat ekimen prestatu dira Azkoitian. Igandean, eliz atarian erramu bedeinkatzea eta prozesioa dira 10:45ean, ondoren meza nagusia.

Ostegunean, 17:00etan meza eskainiko dute gazteleraz Santa Klarako elizan. 19:00etan, Jesusen afar...

Aste santuen baitan hainbat ekimen prestatu dira Azkoitian. Igandean, eliz atarian erramu bedeinkatzea eta prozesioa dira 10:45ean, ondoren meza nagusia.
Ostegunean, 17:00etan meza eskainiko dute gazteleraz Santa Klarako elizan. 19:00etan, Jesusen afariaren ospakizun meza ere izango da eta 22:00etan gau gurutzearen otoitzaldia. Apirilaren 6rako, ostirala, gogoeta bisitarako eliza irekiko dute 9:00etan. 11:00etan gurutze bidea izango da. 17:00etan Jesusen nekaldi eta heriotzaren elizkizuna dago; ondoren prozesioa. 21:30ean hilobirako prozesioa izango da. Hilaren 7rako 22:00etan pazko gau beila dago, eta 8an, meza 11:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide