Grebak jarraipen zabala du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 29a, 10:22

Greba orokorrak eragin handia ari du izaten Azkoitian, eta normaltasuna da nagusi oraingoz. Salbuespenak salbuespen, saltoki eta enpresa ia guztiek itxita dituzte euren egoitzak, Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreforma salatzeko. Goizean goizo dozena bat lagun inguruk auto karabana abiatu dute herriko plazatik, eta LAB eta ELA sindikatuek pikete informatiboak egin dituzte. Hasiera batean, herriko gasolindegian eta Jausoro eta Txalon Erreka bitartean egiten ari diren obretan Amenabarreko langileak baldin bazeuden ere, piketeak pasa direnen utzi egin dute euren jarduna. Larramendi hotelean ere piketeak pasa dira, baina horiek lanean jarraitu dute, horretarako “eskubidea” dutela argudiatuta. Industriari dagokionez, Muno, Gurelan, Ibarmia, Xubi eta Aitek enpresak irekita daude. Saltokietan, berriz, ia erabatekoa da lanuztearen jarraipena.   Azkoitiko udalbatzarrak gaurko greban parte hartzeko deia egin die herritarrei. Herenegun izan zen udalbatzarrean onartu zen Bilduk aurkeztutako mozioa. EAJk beste mozio bat ere aurkeztu zuen lan erreformaren aurka, eta hori ere onartu zen.  


Greba orokorrak eragin handia ari du izaten Azkoitian, eta normaltasuna da nagusi oraingoz. Salbuespenak salbuespen, saltoki eta enpresa ia guztiek itxita dituzte euren egoitzak, Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreforma salatzeko. Goizean goizo dozena bat lagun inguruk auto karabana abiatu dute herriko plazatik, eta LAB eta ELA sindikatuek pikete informatiboak egin dituzte. Hasiera batean, herriko gasolindegian eta Jausoro eta Txalon Erreka bitartean egiten ari diren obretan Amenabarreko langileak baldin bazeuden ere, piketeak pasa direnen utzi egin dute euren jarduna. Larramendi hotelean ere piketeak pasa dira, baina horiek lanean jarraitu dute, horretarako “eskubidea” dutela argudiatuta.

Industriari dagokionez, Muno, Gurelan, Ibarmia, Xubi eta Aitek enpresak irekita daude. Saltokietan, berriz, ia erabatekoa da lanuztearen jarraipena.

 

Azkoitiko udalbatzarrak gaurko greban parte hartzeko deia egin die herritarrei. Herenegun izan zen udalbatzarrean onartu zen Bilduk aurkeztutako mozioa. EAJk beste mozio bat ere aurkeztu zuen lan erreformaren aurka, eta hori ere onartu zen.

 




Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide