Beste hainbat herritan bezala, Azkoitian ere sortu dute Herrira Bilgunea. Elkargunean aurkeztu zuten pasa den astean, eta bilgunetik jakinarazi dutenez, 60 bat lagunek hartu zuten parte. Bideo bat ikusi ondoren, ekimena sortzeko arrazoiak, funtzionamendua eta plangintza azaldu zituzten. «Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzea» du helburu bilguneak, eta hori lortutakoan «desagertu» egingo dela ere aurreratu dute kideek. «Helburuekin bat egiten duten herritar guztiei» zuzenduta dago. «Ez da sigla elkarketa bat izango, pertsonek osatzen dute, duten ideologia politikoa alde batera utzita». Larunbatean, Azpeitian Azpeitiko Herrira Bilgunea, berriz, larunbatean aurkeztuko dute, hilaren 31n. Soreasu Antzokian eskainiko dute aurkezpen hitzaldia, 12:00etan. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute parte hartzera.
Azkoitiko Herria Bilgunearen aurkezpen hitzaldia (Argazkia: Herrira)
Beste hainbat herritan bezala, Azkoitian ere sortu dute Herrira Bilgunea. Elkargunean aurkeztu zuten pasa den astean, eta bilgunetik jakinarazi dutenez, 60 bat lagunek hartu zuten parte. Bideo bat ikusi ondoren, ekimena sortzeko arrazoiak, funtzionamendua eta plangintza azaldu zituzten.
«Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzea» du helburu bilguneak, eta hori lortutakoan «desagertu» egingo dela ere aurreratu dute kideek. «Helburuekin bat egiten duten herritar guztiei» zuzenduta dago. «Ez da sigla elkarketa bat izango, pertsonek osatzen dute, duten ideologia politikoa alde batera utzita».
Larunbatean, Azpeitian
Azpeitiko Herrira Bilgunea, berriz, larunbatean aurkeztuko dute, hilaren 31n. Soreasu Antzokian eskainiko dute aurkezpen hitzaldia, 12:00etan. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute parte hartzera.