Anaitasuna Kakute Xakeko bi taldeak astebukaera pozgarria izan dute. Bigarren taldeak lehen postua eskuratu du hirugarren mailan, eta aurrenengoak, berriz, mailari eutsi dio.
B taldeak seguru zeukan bigarren mailarako igoera, baina aurrenengo postua eskuratu nahi zuen. Hondarribiaren aurka jokatu, eta irabazi egin du.
Ezusterik handiena, ordea, aurrenengo taldeak eman du, ez baitzuten esperantza handiegirik gorengoen mailari eusteko. Mundarroren aurka jokatu, eta galdu egin dute, beraz, zaila zuen mailar eustea. Azkenean, ordea, Gros X.T. taldeak Villabonaren aurka 4-0 irabazi zuen. Bi talde horiek geldituko dira azken postuetan emaitza horren erruz. Beraz,, Anaiatsuna mantendu egingo da.
Garaipena Joxe Azkuerentzat
Joxe Azkue, Xake Taldeko lehendakariordea iaz hil zen, eta hura gogoan izan dute asteburuan.
Beraz, mantentzea eta mailaz igotzea hari eskaini dizkiotela adierazi dute taldeko zuzendaritzatik.