Martxoaren 22an Juan Kruz Mendizabalek, pastoral bikarioak, eman zien amaiera Floreagako XXIII. Kultur Jardunaldiei, Kristautasuna eta gizartea gaur izeneko hitzaldiaz. “Jende ugari” bildu zela On Bosco aretoan diote antolatzaileek. Mendizabalek bere esperientziatik sortutako hausnarketa eskaini zuen, irudi batzuen laguntzaz. Bere ametsa azaldu zuen Juan Kruzek, “ametsak kontatuz bihurtu behar baitira egia”. Ondoren, galdera, iritzi eta iruzkinetarako tartea izan zen. “Kristautasunak gizarteari mesede handia egin diezaioke bere baitan gertatzen zaizkion gauzak hobeto ulertzeko, okerrak zuzentzeko eta gaitasunak suspertzeko”, Mendizabalen esanean
Juan Kruz Mendizabal hitzaldia ematen
Martxoaren 22an Juan Kruz Mendizabalek, pastoral bikarioak, eman zien amaiera Floreagako XXIII. Kultur Jardunaldiei, Kristautasuna eta gizartea gaur izeneko hitzaldiaz. “Jende ugari” bildu zela On Bosco aretoan diote antolatzaileek. Mendizabalek bere esperientziatik sortutako hausnarketa eskaini zuen, irudi batzuen laguntzaz. Bere ametsa azaldu zuen Juan Kruzek, “ametsak kontatuz bihurtu behar baitira egia”. Ondoren, galdera, iritzi eta iruzkinetarako tartea izan zen.
“Kristautasunak gizarteari mesede handia egin diezaioke bere baitan gertatzen zaizkion gauzak hobeto ulertzeko, okerrak zuzentzeko eta gaitasunak suspertzeko”, Mendizabalen esanean