Aizkibel Liburutegiak, apirilaren 2rako (Haur eta Gazte liburuaren eguna) Bookcrossing saioa antolatu du. Galtzagorri elkartearen proposamenari erantzunez erabaki dute hori egitea. 17:30ean izango da saioa eta Mari Garcia dinamizatzaileak parte hartuko du guztia aurrera eramaten. Adina librekoa da, baina 7 urtetik beherakoek guraso edo heldu batekin joan beharko dute. Saioan parte hartu nahi duenak liburutegian bertan izena eman beharko du, plaza mugatuak baitira.