Datorren asteartean, martxoak 27, TDHA: Arreta arazoen trastornoa izenarekin hitzaldia izango da Elkargunean, 15:15ean. “TDHA sintomekin etxean nola bizi” azalduko dute bertan. Udaleko Gizarte Zerbirtzuen sailak antolatu du ekimena, eta TDHA daukaten haur zein umeen gurasoei zuzenduta dago. Maite Urkizu Molinuevo izango da hizlaria. Psikopedagogian lizentziatua da, eta ume eta nerabeen jokaeran espezializatuta dago.