‘Gailurra ikutuz’ disko berria aurkeztu du Kupela Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 22a, 17:18

Kalean da dagoeneko Gailurrak ikutuz Kupela taldearen disko berria. Gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Elkar aretoan, taldeko kideek eta argitaletxeko ordezkariek. Hamasei kantu dauzka guztira. Gainontzekoekin alderatuta, «disko ezberdina» dela azaldu dute, bertsoetan oinarritutako diskoa baita. «Aspalditxoko ametsa nuen nik. Kupelak hiru disko eginda zeuzkan, eta orain arte beti ibili naiz gaia neu bilatzen, letrak, bertsoak egiten… Gehiegi aldatzea ere ez genuen nahi. 40 urteren bueltan, plazetan asko ibili nintzen. 1980an, Amurizak txapela lortu zuenean finalean nitzen neu ere. Orduan jendearen belarrira asko iritsi ziren bertsoak hartu ditugu», azaldu du Anjel Larrañaga Kuplako abeslari eta pandero jotzaileak.

Kupela Taldea

Donostian aurkeztu dute diskoa; argazkian, ondoren egin duten kalejira

Kalean da dagoeneko Gailurrak ikutuz Kupela taldearen disko berria. Gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Elkar aretoan, taldeko kideek eta argitaletxeko ordezkariek. Hamasei kantu dauzka guztira. Gainontzekoekin alderatuta, «disko ezberdina» dela azaldu dute, bertsoetan oinarritutako diskoa baita.

«Aspalditxoko ametsa nuen nik. Kupelak hiru disko eginda zeuzkan, eta orain arte beti ibili naiz gaia neu bilatzen, letrak, bertsoak egiten… Gehiegi aldatzea ere ez genuen nahi. 40 urteren bueltan, plazetan asko ibili nintzen. 1980an, Amurizak txapela lortu zuenean finalean nitzen neu ere. Orduan jendearen belarrira asko iritsi ziren bertsoak hartu ditugu», azaldu du Anjel Larrañaga Kuplako abeslari eta pandero jotzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide