Dagoeneko segurua da Anaitasuna KakuteXakeko bigarren taldea 2. mailara igoko dela. Astebukaeran Fortuna C taldeari 3-1 irabazi zien. Jardunaldi baten faltan 1. postuan dira 17,5 punturekin; haien atzetik Hondarribi B 15,5 eta Goierri 13,5 punturekin daude. “Bi talde igotzen direnez eta Goierrikoekin desenpate hobea dutenez, hurrengo jardunaldia jokatu gabe, igoera lortu dugu” diote taldetik. Datorren asteburuan Hondarribi C taldearen kontra jokatuko dira. Ligan aurrenengo postua lortzea da orain helburua “kopa irabaztea ospatu ahal dezagun”.
Horrez gain, Gorengoen Mailan “gauzak okertu egin” direla diote. Fortuna A taldearen aurka 1,5-2,5 galdu zuen aurreko astean. Batek irabazi zuen. birek taulak egin zituzten eta beste batek galdu. Jaitsierako postuetan daude, Eibarreko taldearen atzetik puntu batera. Hernanikoak baino puntu bat gehiago dauzkate. Azken jardunaldia Mundarroren aurka daukate (6. 19 punturekin), “hil ala bizikoa” izango ela jakinarazi dute. Eibarreko taldearen emaitzaren arabera ere erabakiko da mantenduko den ala ez. “Sufritzea tokatuko da larunbatean”.