Aitaren Eguna ospatu dute Floreaga Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 20a, 13:57

Floreaga Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, Aitaren Eguna ospatu zuten igandean. “Giro bikaina” izan zutela adierazi dute antolatzaileek. “Eguradi aldakorra” izan zutela gogoratu dute ikastetxetik, eta horregatik patio berdean jarri zituztela futbolin eta ping pong jolasak. 11:00etan meza izan zuten. Jarraian, txistulariak gidari, goiko patiora igo eta “euskal dantzen emanaldi bikaina” izan zela ere gogorarazi dute. Ipuin lehiaketako irabazleei orduan eman zizkieten sariak. Aita eta semeen aurkako futbol partida ere izan zen. Aurtengoan aitek lortu zuten irabaztea, 5-8, nahiz eta semeak 4-0 irabazten hasi ziren. “Jende ugari” bildu zela jakinarazi dute “txorizo pintxo goxoak jan, salda dastatu eta trago batzuk eratera”.

Aitaren Eguna Floreagan

Futbol Partidan parte hartu zutenen argazkia

Floreaga Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, Aitaren Eguna ospatu zuten igandean. “Giro bikaina” izan zutela adierazi dute antolatzaileek. “Eguradi aldakorra” izan zutela gogoratu dute ikastetxetik, eta horregatik patio berdean jarri zituztela futbolin eta ping pong jolasak. 11:00etan meza izan zuten. Jarraian, txistulariak gidari, goiko patiora igo eta “euskal dantzen emanaldi bikaina” izan zela ere gogorarazi dute. Ipuin lehiaketako irabazleei orduan eman zizkieten sariak.
Aita eta semeen aurkako futbol partida ere izan zen. Aurtengoan aitek lortu zuten irabaztea, 5-8, nahiz eta semeak 4-0 irabazten hasi ziren.
“Jende ugari” bildu zela jakinarazi dute “txorizo pintxo goxoak jan, salda dastatu eta trago batzuk eratera”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide