Larunbatean Alai Batzaren Kantaldi Jaialdia ospatu zen Baztartxo Antzokian. Abesti eta dantza txapelketa egin zuten bertan. Hamahiru kanta eta hamabi dantza aurkeztu ziren. Abestiena Amaia Matxineak irabazi zuen, Cometas por el cielo abestiarekin. Dantzakoa, aldiz, Turn me on abestiarekin egindakoak.
Alai Batzak 25 urte bete dituela eta, Juan Inazio Sudupe eta Felix Jimenez salestarrek ereserki bat konposatu dute. Ekitaldiaren hasieran huraxe eskaini zuten.