Saskibaloiko Zurt Taldeak partida galdu zuen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 19a, 15:04

Saskibaloiko nesken Zurt Taldeak laugarren partida jarraian galdu zuen pasa den larunbatean. Zizur Nagusiko Fundacion Ardoi taldea hartu zuten etxean, eta bolada txarrari buelta emateko xedearekin bazauden ere, 40 eta 56 galdu zuten. Sailkapen nagusian...

Saskibaloiko nesken Zurt Taldeak laugarren partida jarraian galdu zuen pasa den larunbatean. Zizur Nagusiko Fundacion Ardoi taldea hartu zuten etxean, eta bolada txarrari buelta emateko xedearekin bazauden ere, 40 eta 56 galdu zuten. Sailkapen nagusian hirugarren postuan dago Fundacion Ardoi.

Aurrenengo zatian nahiko parekatuta ibili ziren. Bi taldeak fin aritu ziren denfentsa lanetn. Bigarren zatia ere parekatua izan zen arren, pixkanaka-pixkanaka talde nafarrak markagailuan tartea handitzea lortu zuen.

Datorren astean ez dute partidarik izango Zurtekoek. Etxean jokatuko dute, beraz, bi aste barru. Sailkapenean laugarren daudenen aurka jokatu beharko dute, DPI Cambio, Donostiako taldearen aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide