Azkoitiko Udalak azkoitia.net webgunea eta Kontzejupetik aldizkaria berritu ditu. Gaur aurkeztu dute Esther Lizarralde zinegotziak eta Estitxu Elduaien udaletxeko komunikazio arduradunak. “Komunikazioari indarra eman” nahi diotela jakinarazi du Lizarraldek, horregatik berritu dituzte webgunea eta aldizkaria. Web atariari diseinua apur bat aldatu diote, eta herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin hainbat aldaketa egin dituzte. Azkoitia.gobernuirekia.net web ataria prestatu dute horretarako, eta edonork iradokizun edo galderak egin litzake bertan. Udalaren webgunean hara sartzeko lotura jarri dute. “Udaletik, galdera horiek erantzutearen konpromisoa hartu dugu. Parte hartzeari garrantzi berezia eman nahi diogu”, jakinarazi du zinegotziak. Atariaren edukia ere “berrantolatu” dutela jakinarazi dute, Udaleko eta batzordeen informazioa antolatu dute, besteak beste, “herritarrek udaletxearen funtzionamentua nolakoa den hobeto jakin dezaten”. Kontzejupetik aldizkaria bi koloretan izango da hemendik aurrera. Lehen koloretan zen, baina egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aldatzea erabaki dute. Herritarrei erantzunezatala sortu dute, jendeak sarean egindako galderak eta Udalaren erantzunak argitaratuko dituena. Alderdi politikoei orrialde bat ere emango diete. Hilero erreportaje bat egoten da adizkarian, eta horren inguruan beraien iritzia emateko aukera izango dute alderdiek.
Azkoitiko Udalak azkoitia.net webgunea eta Kontzejupetik aldizkaria berritu ditu. Gaur aurkeztu dute Esther Lizarralde zinegotziak eta Estitxu Elduaien udaletxeko komunikazio arduradunak. “Komunikazioari indarra eman” nahi diotela jakinarazi du Lizarraldek, horregatik berritu dituzte webgunea eta aldizkaria.
Web atariari diseinua apur bat aldatu diote, eta herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin hainbat aldaketa egin dituzte. Azkoitia.gobernuirekia.net web ataria prestatu dute horretarako, eta edonork iradokizun edo galderak egin litzake bertan. Udalaren webgunean hara sartzeko lotura jarri dute. “Udaletik, galdera horiek erantzutearen konpromisoa hartu dugu. Parte hartzeari garrantzi berezia eman nahi diogu”, jakinarazi du zinegotziak. Atariaren edukia ere “berrantolatu” dutela jakinarazi dute, Udaleko eta batzordeen informazioa antolatu dute, besteak beste, “herritarrek udaletxearen funtzionamentua nolakoa den hobeto jakin dezaten”.
Kontzejupetik aldizkaria bi koloretan izango da hemendik aurrera. Lehen koloretan zen, baina egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aldatzea erabaki dute. Herritarrei erantzunezatala sortu dute, jendeak sarean egindako galderak eta Udalaren erantzunak argitaratuko dituena. Alderdi politikoei orrialde bat ere emango diete. Hilero erreportaje bat egoten da adizkarian, eta horren inguruan beraien iritzia emateko aukera izango dute alderdiek.