Anaitasunak autobusa jarri du doan Tolosaren aurkako partida ikustera joateko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 16a, 11:14

Anaitasuna Futbol Elkarteak autobusa antololatu du biharko partidurako. Tolosan jokatu behar du bertako taldearen aurka. Bigarren sailkatua da Tolosa, eta partidaren garrantziagatik erabaki dute joan nahi duenarentzat autobusa jartzea. Doan izango da e...

Anaitasuna Futbol Elkarteak autobusa antololatu du biharko partidurako. Tolosan jokatu behar du bertako taldearen aurka. Bigarren sailkatua da Tolosa, eta partidaren garrantziagatik erabaki dute joan nahi duenarentzat autobusa jartzea. Doan izango da eta beharrezkoa da txartela eskuratzea; izan ere, jakinarazi dutenez, txartelik gabekoei ez diete sartzen utziko. Dean tabernan daude eskuragarri txartelak, eta gaur 18:30ak arte egongo da aukera, orduan kenduko baitute izena emateko aukera.

Bihar 15:30ean irtengo da autobusa liburutegi aurretik, eta 18:30ean itzuliko da, partida amaitutakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide