Haur eskolako lanak amaitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 15a, 18:19

Dagoeneko amaitu dituzte haur eskolako lanak Azkoitian. Bi gela berri egin dituzte, aldagelarekin eta komunarekin. 0-1 eta 1-2 urte bitarteko haurrentzako gela bana, hain zuzen. Atzo ireki zituzten bi geletako ateak. Erabiltzeko moduan daude, beraz. Tx...

Dagoeneko amaitu dituzte haur eskolako lanak Azkoitian. Bi gela berri egin dituzte, aldagelarekin eta komunarekin. 0-1 eta 1-2 urte bitarteko haurrentzako gela bana, hain zuzen. Atzo ireki zituzten bi geletako ateak. Erabiltzeko moduan daude, beraz. Txikienen gela zortzi lagunentzat prestatu dute, eta bestea, berriz, hamahirurentzat. Berrikuntzari esker izena emandako ume guztientzako, 84rantzat, lekua du haur eskolak, eta plazak libre ditu, gainera.
Pello Bastarrika alkatea eta Esther Lizarralde gizarte zerbitzuetako zinegotzia izan dira berta. Jesus Bragado udal aparejadoreak egin du obraren jarraipena. Hura eta Oier Saizar haur eskolako koordinatzaileak azaldu dituzte lanen xehetasunak.

Handitzeko lanak iazko martxoan hasi zituzten, eta urte bukaerarako amaitzea espero zuten, baina «lurreko hezetasunagatik» atzeratu egin behar izan dituzte lanak. Guztira, 225.000 euroko kostua izan du proiektuak. Haur eskolako lana «hezitzailea» dela adierazi du Saizarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide