Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, bihar webgune berria aurkeztuko dute. Horrez gain, dagoeneko Facebooken eta Twitterren ere badaudela gogorarazi dute. Kontzejupetik udal aldizkaria, berriz, gaur banatuko dute. Berritua da, eta horren aurkezpena ere bihar egingo dute. Azken zenbakiaren banaketan «arazoak» izan direla eta, egoera konpondu nahian dabil udala; izan ere, zenbait gune, auzo eta baserrietara ez zen aldizkaririk iritsi. Horregatik, aldizkaria jasotzen ez dutenei, udalarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, 943 857 176 telefonora deituta edo alkatetza@azkoitia.net helbidera mezua bidalita.