Telefono enpresen inguruko kexak izan dira nagusi kontsumitzaileen artean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 14a, 06:00

Azkoitiko eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak (KIUB) iazko datuak plazaratu ditu. Kexa gehienak telefono enpresen ingurukoak izan direla jakinarazi du Mila Urzelai teknikariak. «Beste urteetan ere telefoniaren gaineko kexak izaten dira nagusi. Normalean kontratazioari dagokionean izaten dute arazo handiena bezeroek. Telefono bidez kontratatzen da askotan zerbitzua, eta gero jendea ez da gogoratzen baldintzekin», jakinarazi du Urzelaik. Gasaren eta elektrizitatearen inguruko erreklamazioak asko ugari direla ere jakinarazi du teknikariak. «Prezioek gora egin dute, eta merkatua liberalizatu egin denez, eskaintza handia dago. Kanpaina oldarkorrak egiten dituzte, nolabait esatearren. Kasu askotan iruzur egiten diete bezeroei, baita telefoniaren kasuan ere. Internet bidezko salmentaz ere kexatu dira kontsumitzaileak. «Askotan, webguneak gaztelaniaz daudela ikusita, Espainiako enpresa batenak direla pentsatzen dute, baina Txinakoak izaten dira, agian. Kasu horietan nik ez daukat eskumenik, estatu mailan bakarrik baitaukat. Europa mailako bulegoa badute. Enpresarekin harremanetan Norbait erreklamazio bat egitera joaten denean, Urzelai idatziz harremanetan jartzen da dagokion enpresarekin. «Epe jakin batean erantzuten ez badu, harremanetan jartzen saiatzen naiz berriz». Bide hori agortzen denean, Madrilera jo daitekeela ere gogorarazi du. Astelehen, asteazken eta ostiraletan Azpeitian egoten da, sindikatu zaharreko bigarren solairuan. Astearte eta ostegunetan, berriz, Azkoitian; kultur etxeko aurrenengo solairuan, udal epaitegiaren alboko lokalean,  10:00etatik 14:00etara bitartean.

Sindikatu Zaharra

Sindikatu zaharreko bigaren solairuan egoten da Azpeitian (Argazkia: Xabier Otamendi)

Azkoitiko eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak (KIUB) iazko datuak plazaratu ditu. Kexa gehienak telefono enpresen ingurukoak izan direla jakinarazi du Mila Urzelai teknikariak. «Beste urteetan ere telefoniaren gaineko kexak izaten dira nagusi. Normalean kontratazioari dagokionean izaten dute arazo handiena bezeroek. Telefono bidez kontratatzen da askotan zerbitzua, eta gero jendea ez da gogoratzen baldintzekin», jakinarazi du Urzelaik.

Gasaren eta elektrizitatearen inguruko erreklamazioak asko ugari direla ere jakinarazi du teknikariak. «Prezioek gora egin dute, eta merkatua liberalizatu egin denez, eskaintza handia dago. Kanpaina oldarkorrak egiten dituzte, nolabait esatearren. Kasu askotan iruzur egiten diete bezeroei, baita telefoniaren kasuan ere. Internet bidezko salmentaz ere kexatu dira kontsumitzaileak. «Askotan, webguneak gaztelaniaz daudela ikusita, Espainiako enpresa batenak direla pentsatzen dute, baina Txinakoak izaten dira, agian. Kasu horietan nik ez daukat eskumenik, estatu mailan bakarrik baitaukat. Europa mailako bulegoa badute.

Enpresarekin harremanetan
Norbait erreklamazio bat egitera joaten denean, Urzelai idatziz harremanetan jartzen da dagokion enpresarekin. «Epe jakin batean erantzuten ez badu, harremanetan jartzen saiatzen naiz berriz». Bide hori agortzen denean, Madrilera jo daitekeela ere gogorarazi du.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan Azpeitian egoten da, sindikatu zaharreko bigarren solairuan. Astearte eta ostegunetan, berriz, Azkoitian; kultur etxeko aurrenengo solairuan, udal epaitegiaren alboko lokalean,  10:00etatik 14:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide